Ibai Maiza “Kaxi” eta Jone Etxeberria (Kortxoenea gaztetxeko kideak)
“Baldintza onak zituela ikusita, gure proiektuak aurrera eramateko leku aproposa iruditu zitzaigun”
Gazte hauek tarta gaineko lehen kandelatxoa itzali zuten pasa den hilabetean, izan ere lehenengo urtemuga ospatu berri du Kortxoenea gaztetxeak. Hamaika ekimen antolatu dituzte 365 egun hauetan, hitzaldiak, tailer eta ikastaro ugari, Ze Esatek! edo M1 bezalako talde entzuteítsuen kontzertuak, Porrotx pailazoa, Txan magoa, Donostiako Zinemaldi Alternatiboa, monologoak, poesia errezitaldiak, antzerkiak… argi dago auzoko gazteek ez dutela denbora alperrik galdu.
Urteetan zehar hutsik, erreta eta usteltzen ari zen eraikina espekulaziotik erreskatatu eta espazio horri bizitza eman diote, erakutsi diguten moduan Kortxoenea ez baita eraikin soil bat, bizitzaz betetako etxe bat da, eta horren inguruan mintzatu gara bertako partaide diren Ibai Maiza “Kaxi” eta Jone Etxeberriarekin.
-Zerk bultza zinuzten Kortxoenea okupatzera?
Badira hamar urte Grosen Gazte Asanblada osatu zela, auzoan gazte mugimendu bat sortu eta gazteok genituen problematikei aurre egiteko. Hala ere, gune fisiko baten beharra zegoen eta, nahiz lehenago hainbat saiakera egon, Kortxoenea izan da aurrera jarraitu eta erreferente bilakatu dena.
-Zergatik aukeratu zenuten eraikin hori?
Hasieran, kortxo eta txapa fabrika bezala eraiki zen (hortik datorkio Kortxoenea izena), ondoren, hainbat urte igaro ta gero, Zurrriola lkastolak hartu zuen antzerki-entseguak egin eta emanaldiak eman asmoz. lkastolak eraikuntza-enpresa bati saldu zion, eta urte pare bat inguruz hutsik egon zen, inolako erabilpenikgabe. Baldintza onak zituela ikusita, gure proiektuak aurrera eramateko leku aproposa iruditu zitzaigun. Izan ere, espazioa handia zuen, hainbat areto zituen, ikuskizunetarako bereziki prestatuta zegoen eta kanpora irekitako espazioa zabala zuen.
-Ekainaren 26an urteurrena ospatu zenuten, zer egin dezute urte horretan zehar?
Egia esan, gauza asko egin ditugu. Hasteko auzolanez auzolan eraikina garbitu eta hainbat espazio egokitu ditugu, batez ere hainbat sute pairatu zituen beheko pisuaren egoera tamalgarria hobetu eta ekintza ezberdinak burutzeko espazioak sortu ditugu. Auzolana izan da gure lanerako filosofia, deialdi zabalak egin ditugu eta auzolan egun jendetsuak egin gazte askoren parte-hartzea bultzatuz. Hamaika hitzaldi, kontzertu, poesia-emanaldi, antzerki-emanaldi eta orotariko tailer eta emanaldi egiteaz gain, hainbat proiektu sortu eta aurrera eraman ditugu, hala nola, wifi gunea sortzen ari gara ordenagailu birziklatuekin, liburute- gia osatu dugu dohaintza ugarirekin, doako denda bat daukagu erabilpenik gabeko objektuen berrerabilpena bultzatu eta kapitalismoari alternatibak sortzeko, entsegu eta grabaketa lokala eraiki dugu, gaztetxean daukagun orubean baratza ekologikoa, oilotegia eta lau konpostadora jarri ditugu.
-Konpostadorak?
Bai horixe! Hondakinen kudeaketaren afera gizartean pil-pilean dagoela ikusita, gai hau lantzea erabaki genuen, asko kezkatzen baikaitu Donostialdean eraiki nahi diguten errauskailuak. Hori horrela, gaztetxe kanpoaldean bi kubo organiko jarri genituen bizilagunen eta gure hondakin organikoak jaso eta konpostadorara botatzeko, izan ere zero zabor filosofiarekin bat egiten dugu eta atez atekoa da gure ustez horretarako alternatiba bakarra.
-Baina zuek ez zarete gaztetxearen erabiltzaile bakarrak, ezta?
Inondik inora. Zenbait eragile eta talderen biltoki da Kortxoenea, horien artean AHT gelditu!, Autodefentsa Feminista, Ultramarinos antzerki taldea, Donostiako Piratak, Xalbala gaztetxean bertan sortutako erromeria, dantza afrikar taldea, Urban 13…Ikus dezakezuenez, gerturatu nahi duen ororentzat dago irekia gaztetxea.
-Ororentzat, ororentzat, baina poliziei ez zeniteten aterik ¡ireki…
Ez zen beharrezkoa izan, borrakadez behera bota zuten eta. Logikoki ateak irekita ditugu gaztetxean parte hartu nahi duten eta jarrera konstruktiboa dutenentzat, baina ez berau suntsitu nahi dutenentzat. Jakina den bezala, urrian izandako gazteriaren aurkako azken sarekadan hainbat gazte atxilotu, torturatu, espetxeratu zituzten eta tartean Kortxoenea miatu zuten, eta hainbat gauza lapurtu zizkiguten; ordenagailuak, liburuak, dirua, argazki makina, bideo kamera… Badakigu herri honetan sistemaren aurka joateak zein erantzun duen.
-Eta aurrera begira, zer?
Badakigu hau ez dela betirako izango, baina kortxoenean izan ala beste gune batean izan, gure proiektuak aurrera eramango ditugu, izan ere gaztetxea ez da helburu bat bere horretan, guretzako lanerako tresna bat besterik ez da.
Iñigo Arsuaga eta Eneko Bachiller (Jai batzordeko kideak)
“musika eskaintza zabalena eskaintzen ere saiatzen gara”
Groseko Jai Batzordeak Donostiako Jai Herrikoien Koordinadorak antolatutako kontzentrazioan parte hartu zuela jakin dugu. Bertan Donostialdeko jaiak bizitzen ari diren zapalkuntzaren eta murrizketen salaketa bat egin zen, besteak beste ordutegiak malguagoak ¡zan daitezen eskatuz.
-Donostiako udaletxeak eskeintzen digun aukera berriaren aurrean esparru ezberdinetan aldaketak emango direlakoan gaude. Uste al duzue, kontzertuak gau partean izanda, aurten ez bada etorkizunean ordutegi-baimena luzatuko dela?
Egia da orainarte Gros bezelako auzo batean kontzertuen ordutegia oso mugatua izan dugula, izan ere ostegunetan goizeko 2etarako kontzertuak amaitu egin behar dira, eta 3etarako ostiral eta larunbatetan. Baina Katalunia Plazaren kokapena kontuan izan behar dugu, auzoaren erdigunean dagoenez beti eduki behar dugu gogoan hurrengo goizean lanera joan behar duen jendea ere, nahiz eta normalean alde horretatik kexatu ohi den jendea ez den ondoren Donostian egiten diren beste jalaldi batzuekin gogoratzen.
Egia da orainarte Gros bezelako auzo batean kontzertuen ordutegia oso mugatua izan dugula, izan ere ostegunetan goizeko 2etarako kontzertuak amaitu egin behar dira, eta 3etarako ostiral eta larunbatetan. Baina Katalunia Plazaren kokapena kontuan izan behar dugu, auzoaren erdigunean dagoenez beti eduki behar dugu gogoan hurrengo goizean lanera joan behar duen jendea ere, nahiz eta normalean alde horretatik kexatu ohi den jendea ez den ondoren Donostian egiten diren beste jalaldi batzuekin gogoratzen.
Ordutegi baimena baldintza handia izan ohi da, goiz amaitzeko, goiz hasi behar baita. Jendea afalorduan kontzertu gunera gerturatzea zaila izaten da eta kontzertuak hasterako normalean egon ohi den jende edota giro falta hori izan ohi dugu mugapen horren islada. Eta honi guztiari talde bakoitzari sartu beharreko presa eta ordutegi zorrotza gehitzen zaizkio. Baina baimenak baimen, pixkanaka ulertu behar dugu Zipotz jaietan eguneko egitarauari ematen zaiola indarra (parte-hartzailea!!) eta beraz, hurrengo goizean auzotarrok jaietan parte hartzeko, ez dela komeni kontzertuen ordutegia gehiegi luzatzea.
Bestela nor jaikiko da hurrengo egunean txarangarekin batera auzoa girotzera?!
-Zein irizpide jarraitzen dituzue kontzertuak emango dituzten taldeen aukeraketa egiterako orduan? (Talde mistoak, euskaldunak, auzokoak,…)
Zalantzarik gabe kontzertuak antolatzerakoan mugapen handiena ekonomikoa izan ohi da. Alde batetik jendeak izen handiko talderen bat eskertzen du, baina bestetik kontuan izan behar dugu jasotzen dugun diru laguntzak bere mugapenak dituela, eta Zipotz Jaietan guztira 9-10 talde inguruk jotzen dutela jaietan zehar. Eta bat baino gehiago harrituko litzateke gaur egungo puntako taldeen katxet-ei erreparatuz gero. Hau kontuan izanik, beti esan izan dugu jaietako kontzertuen helburua auzotarrak ondo pasatzea dela, urtez urte gurera datozen taldeen artean denetarik egonda ere, bertaratuko den orok giro euskaldun, herrikoi eta jatorra egongo den bermea izatea. Eta bestalde kontuan izan behar dugu Euskal Herrian puntako musika taldeetatik haratago ere sekulako potentziala dagoela; izen handiko talde baten giro beretsua sortuko duen talde asko dago gure inguruan. Era berean, euskararen presentzia eta parekidetasuna bermatzea garrantzitsua da, eta etortzen diren taldeen izaera ere kontuan hartzen da, noski. Ahalik eta musika eskaintza zabalena eskaintzen ere saiatzen gara, izan ere Zipotz Jaietan adin guztitako jendeak parte hartzen du, eta zaila izaten da mundu guztiak gustoko izango duen kartela osatzea. Baina gazteenetatik adinduetara, guztiok dugu tokia kontzertuetan, egunero, eta honetarako kontzertuek eskeintzen duten aukera aprobetxatzea dagokigu.
Ostegunetan talde berriei eman ohi zaie lehentasuna, bereziki auzotarrei (bide batez zorionik beroenak hemendik, Kortxoeneako Gaztetxean jaio den Xalbala talde berriari) eta baita Donostialdekoei ere. Ostiral eta larunbaterako, urtez urte eta pixkanaka lehen aipatu bezala giroari erreparatzen zaio, taldeen ¡zenari baino gehiago; aukeren arabera urtero salatzen gara puntako talde batzuk ekartzen, baina beti ere lehentasuna giroa izanen da, ez taldearen izena. Eta berriro diogu, jendea kartel ezezagun baten aurrean aurkitzen denean ere, badaki Zipotz Jaietako kontzertuetan giro polita egoten dela. Honetaz gain kartela jendearentzat orokorrean erakargarria bada, eta aurretik aipaturiko baldintzak betetzen baditu, helburua bete dugu!
-Kontzertuak Katalunia Plazan egin ohi dira, baina obrak zirela eta, lehengo urtean kontzertu gunea Sagúesera eraman behar izan genuen. Zer moduzkoa izan zen esperientzia?
Egia esan beldur pixka bat bagenion gai honi. Izan ere Zipotz Jaietan Katalunia Plaza ez da kontzertu gunea soilik, jai-gune nagusia da. Sagúeseko zabalgunea oso toki aproposa zen kontzertuetarako, baina ez Zipotz Jaietako jai-gune nagusi moduan. Auzoko jaiak auzoan, eta eguneko egitaraua ere bertan. Hori zen garrantzitsua, eta Nafarroa Behera plazak alde horretatik oso ongi bete zuen bere funtzioa laz, behin behineko jai-gune nagusi bihurtu baitzen. Gauzak horrela, kontzertuak eta feriak Sagúesera eramatea ulertzekoa iruditu zitzaigun, beti ere behin Katalunia Plaza berritzerakoan jai-gune nagusia bertara bueltatuko zelako bermearekin. Eta egia esan oso ongi atera zen. Auzotik nolabait baztertuta egoteko arriskua aurkitzen bagenion ere, auzoa bizirik dago eta halakotara ondo moldatzeko duen ahalmena agerian geratu zen. Beste urteekin konparatuz gero ¡azko kontzertuetan eduki genuen giroa ez zen bestelakoa izan; lekua bai, baina ez giroa, ez jendea, ezta jaia ere. Eta hori bai, Sagúeseko bizilagunei jaietan zehar izandako jarrera eta kontzertuek suposatzen dutenaren aurrean erakut- sitako ulermen maila eskertu behar diegu. Hau esanda, zalantzarik gabe Katalunia Plaza da gure tokia, eta bertara bueltatzeko irrikitan gaude!
-Zein aurrikuspen dituzue Katalunia Plaza berriarekiko?
Helburua orain arte izan dena izaten mantentzea da. Ez soilik kontzertuei dagokienez, baita jai gune gisara duen izaerari dagokionez ere. Orain hasi gara plazaren berrikuntzaren emaitza ikusten, eta bai eszenatoki bai kontzertu-gunearen espazioaren antolaketa ongi pentsatu beharko den arren, ziur gaude jaietan plazari behar bezelako erabilpena emateko gai izango garela. Plaza berriak bere itxura berria erakutsi digu, eta orain Zipotz eta Legamik bertara nola moldatzen diren erakutsi beharko dute. Bai kontzertuei begira eta baita gainontzeko egitarauari begira ere.
Horregatik dei egin nahi diogu auzotar orori jaietara gerturatu dadin, parte har dezan, eta batez ere, ondo pasa dezan, kontzertuetan nahiz egitarauko beste edozein jardueratan. Bertan ¡kusiko dugu elkarl!