Groseko indarra, auzoko jaietan nabarmen
Lehendakaritza gazteago baten zuzendaritzapean, surf taldeak ekimen berriak jarri ditu martxan
festetako jarduera eskaintza zabalagoa izan dadin
Groseko Indarra surf taldeak egitarau berezia aurkeztu du Zipotz jaietarako. Eskaintza berri honen burutapena lehendakaritza berriaren eskutik dator eta mota guztietako jarduerak proposatuko ditu Sagues ere Groseko jaietan guztiz murgildu dadin. Hamabost urte Zurriolako olatuetan gora eta behera pasa ondoren, auzoko izena daraman surftaldeak lehendakaritza berritu du. Aurpegi gazteago batzuek ordura arte elkarteak ospatu dituen jarduerei ohitura berriak gehitu nahi dizkiete. Modu honetan, Zipotz jaiekin beti bat egiten zuen Gros Indarreko Txapelketa egitarau berdinaren barruan sartu eta “Groseko festak Saguesera ere eramatea posible zela ikusi genuen”, azaldu du Jon Mikel Zubeldia lehenda-kariak.
Lehenengo urratsa iaz eman zuten. Beti elkarteko inguru hurbilenetan egiten ziren aktibitateak igogailuko plazatxoan ospatu ziren. “Pasaden urtean auzoko jendea harrituta gelditu zen maldan jarritako pelikulekin, sardinadarekin eta kontzertuarekin”, dio elkarteko kide den Edgarde Pedrok.
Lortutako arrakastak ekintza berriak eskaintzearen beharra lorarazi zuen elkartean eta urte-bete nahikoa izan dute jarduera diferenteak egitarau zabal batean biltzeko. Bigarren eskuko merkatua, graffiti tailerra, skate eta argazki era-kusketa eta, iaztik tradizio bihurtzeko bidea hartu duten sardinada, proiekzio eta kontzertuek Groseko ekialdean geratzen den Sagues jaiaz jantziko dute larunbatean. SURF CITY Donostia Munduko hamar surf hiri onenetako bat izendatu zenetik milaka pertsona iristen dira urtero Zurriolara olatu bila. “Neguan nahiko lasai dago hondartza, asko gustatu behar zaizulako surfa egiten duen eguraldia eta itsasoarekin uretan sartzeko”, dio de Pedrok, “baina udan jendez gainezka dago, oporrak direla pertsona eta umez beteta baitago”, gehitu du. “Alde batetik hiriak ematen dituen jatetxeak, parranda eta jarduerak dituzu eta, bestetik, hondartza hor bertan”, azaldu du Zubeldiak aldiz-kari batean irakurri zuenaz. Aitorpen internazional horrek turismoa “masiboki deitu du” Groseko kosta hondartsura eta ekarpen horren ondorioak “behar bezala neurtu ez ote diren” beldur da lehendakaria. Izan ere, jendetza, surflariak eta kurtsoetako surf ikasleak esparru mugatu batean biltzeak “ezbeharrak ekarri ditzake”, esan du.
“Surfak, Fomentuan esan zigutenez, zuzenkiedo zeharka, urtero Donostiara 40 milioi euroekartzen ditu”, dio de Pedrok eta horrek Gro-seko Indarra erreferentzia puntu bihurtu du. Horidela eta, Donostiako Udaletxeak hiriko lehensurf elkarte bezala eta kirol hau Euskal Herriansustatu izana saritu nahi izan ditu: asoziaziokoeraikuntza berritu egingo da, lokala handituz,instalazioak hobetuz eta diru laguntzak gehia-gotuz.
“Gure interes bakarra zerbitzu bat eman eta jende gazteari lana lortzeko aukera bat eskaintzea da”, baieztatu du Zubeldiak, baina haien lokalaren hobekuntzak beharrezkoa zirela gehitu du. Izan ere, duela hamahiru urte, Groseko Indarrean zegoen batzordeari lortzea hainbeste kostatu zitzaion lokal hau txiki geratu zaio dagoeneko 230 kide batzen dituen asoziazio honi.
Eta lorpen guzti hauek, bai aurrekoak nola oraingoak, “elkarteko zuzendaritzan lehenago
lanean zeudenei esker lortu da”, azaldu du Zubeldiak.
Edgar de Pedro eta Jon Mikel Zubeldia, Groseko Surf Indarreko kide eta lehendakaria.
A RGAZKIA: MAKOKI
Egitaraua
-Egun guztian zehar elkarteko partaide direnenarteko surf lehiaketa izango da ikusgai Zurrio-lako hondartzan. Bertara hurbiltzen direnek,kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izateaz gain,bigarren eskuko merkatu bat aurkituko dute el-kartearen eraikinaren ondoan, hondarretikpausu gutxi batzuetara. Nahi duenak etxean di-tuen surf eta bodieko materiala jarri ahal izangodu salgai eta, nola ez, interesatutako guztiekerosketak egin ahal izango dituzte.
-Arratsalde partean graffiti tailerra izango da Saguesen ere. Txikienentzat bideraturik, ekimenaren helburua gaztetxoak itsasoarekin zerikusia duten marrazkiak egitera bultzatu nahi ditu, spraya nola erabiltzen den ikasi eta teknika hau ezagutzera emateko. Aldi berean, skate erakusketa izango da bertara hurbiltzen den guztiak ikusi ahal izango duena. Eta hori gutxi balitz, argazkilari lokalen lan ezberdinak ikusteko aukera egongo da haiek biltzen dituen esposizioan.
-Ilunabarrean sabela betetzeko aukera izangoda Warum tabernako maldan. Afari meriendaanimatzeko, proiekzioak izango dira. Hondartzaardatz moduan dutela, nahi duenak etxean egi-niko film laburrak erakusteko aukera izango du.Bukatzeko, kontzertuen txanda iritsiko da Sa-guesera. Oraingoan bi talde izango dira ikusgai:alde batetik, abesti ezagunen Glory Hole tal-deko bertsioak eta, bestetik, Zerrien Lirikak hiphop musikari emango dio txanda.
Karmengo eta Groseko festen elkareratzea ospatuko da bigarren aldiz Kurtsaleko zubian
Pasa den urteko arrakasta ikusita, Zipotz eta Karramarrak haien besarkada historikoa errepikatuko dute ostiralean 12.00etan, bi auzoen laguntasuna eta jai giroa indartzeko asmoarekin
Aurten eta bigarren aldiz, pasa den urtean Kur-saleko zubian ospatu zen gertakizun historikoaerrepikatzear dago: Karmengo eta Grosekojaien elkarreratzea. Lehengo urteko egitarauanberritasuna izan zena, jaietako ekimen guztie-nen artean arrakasta gehien lortu zuena bila-katu zen. Horregatik, eta lekukoen oniritziarekinbat eginez, pasabidea berriro moztuko da osti-ralak 19an eguerdiko 12.00etan, modu honetanZipotz eta Karramarrak behar bezala elkaragurtu eta auzo desberdinetako biztanleek el-karrekin festaz gozatu dezaten.Izan ere, ekitaldi deigarri bat egon bazen pasaden urtean, Alde Zaharreko eta Groseko jaienelkarreratzea izan zen. Bi auzoetako jaiak egunberdinetan ospatzen direla eta, aurrez aurrejarri izan ditu bertakoak urteetan.
TXANTXAK NONAHI Karmengo eta Zipotz festen arteko pike eta adarjotzeak ugari eta ezagunak dira, eta nahiz eta inoiz ez diren ezer garrantzitsu izan, jai batzordeek txantxa horiekin bukatzeko ordua iritsi zela pentsatu zuten, akzio berri honekin zubiak banatzen dituen bi auzoak elkartuz.
Egundoko eguzkia egiten zuen goiz hartan. Tenperatura altuak ere izan ziren eta erraldoi eta buruhandien barruan zeudenek larritasunak pasa zituzten beroa zela eta. Lagun talde bakoitza bere auzoan geldituak ziren, ondoren zubirantz denak elkarrekin abiatuz, txaranga, buruhandi eta erraldoiak zituztela kide. Trafikoa moztu eta bi auzoetako kideek elkar agurtu zuten zubiaren erdian. Erraldoiak ere, aurrez-aurre, elkar agurtu zuten dantza batez eta Jai-zapi eta opariak ere elkar aldatu zituzten lekukoek. Eta behin dantza eta agurrak burututa, goiz guztian zehar esperotako besarkada:
Karramarra eta Zipotz!
Elkarreratzearen ekitaldiarekin jarraitzeko, sokatiraren txanda iritsi zen, adarjotze historiko horien bekataria zein zen behin betiko argitzeko. Alde batera alde zaharrekoak eta bestera Grosekoak, bitan saiatu ondoren, bana bukatu zuten markagailuan. Emaitza polita zelakoan, berdinketa ez haustea erabaki zen hurrengo urtean ere berriro saiatzeko. Amaitutakoan, familia-argazkia atera zen bi taldeak batera zeudela lehiakideak hurrengo urteraino agurtuaz.
Tomás Gaztelu, toda una vida por el barrio
Gros quiere celebrar su labor vecinal en Donostia con un homenaje que tendrá lugar el jueves a las 19.00 horas en la Plaza del Txofre
Durante el pregón de las próximas fiestas de Gros, Zipotz Jaiak quiere aprovechar para homenajear la trayectoria de un vecino que ha hecho posible muchas de las actividades que se pueden disfrutar hoy en los días de festejos.
Ese reconocimiento será para Tomas Gaztelu y la Comisión de Fiestas de Gros dedicará unos momentos el Jueves 18 a las 19.00 horas para reconocer su esfuerzo y trayectoria. Tomás Gaztelu Manterola nació en el entorno del Puerto y con pocos años de vida se trasladó a Sagüés junto a su familia. Desde entonces, toda su existencia ha estado vinculada a Gros y, a pesar de haber vivido en Egia durante alguna temporada, nunca perdió la conexión con los movimientos socio políticos de dicho barrio.
PARA EL BARRIO Hablar de Gaztelu es hablar de las últimas décadas de Gros. Muchas de las cosas que pueden disfrutarse hoy en el barrio hubieran sido inconcebibles de no ser por la intervención, el tesón, la dedicación y, sobre todo, la amplitud de miras de este defensor a ultranza
del asociacionismo vecinal.
Formó parte de la Junta Gestora de la Ciudad, la cual fue predecesora de las corporaciones que actualmente conocemos. En la calle Tejería también su lucha fue visible, especialmente tras conseguir que se pusiera en marcha la construcción del Ambulatorio de Egia. También, y casi desde su fundación como entidad, Gaztelu ha constado como miembro activo de Hondarpe, la Asociación Vecinal de Gros. Pero ha sido su contribución al ámbito del asesoramiento en los consejos de Bienestar Social y Medio Ambiente la que ha dejado huella entre muchos ciudadanos, por el talante con el que enfrentaba sus luchas y por hacerlo siempre desde la participación ciudadana.
Fue una de las personas impulsoras de la Coordinadora de Fiestas Populares de Barrios de Donostia y su trabajo ha sobrepasado el ámbito del vecindario. Según palabras del protagonista, una de las actividades que más gratos momentos le ha hecho vivir ha sido “sin ninguna duda, la comparsa de Caldereros”.
Pero además de haber cuidado de que los barrios contaran con las infraestructuras necesarias para cualquier tipo de actividad, Tomás ha sabido fomentar el diálogo entre sus vecinos las asociaciones de distintos vecindarios. Aún cuando era difícil alcanzar un consenso, Gaztelu es conocido por haber sido capaz de encontrar la fórmula, ese cauce común entre las dos partes por medio del cual llegar al entendimiento y, como consecuencia, al acuerdo.
SOCIO FUNDADOR Como socio fundador de la Sociedad Antxeta, de la que ha ostentado la presidencia, ha trabajado denodadamente durante toda su vida. Tomás es un hijo de una época de lucha, de guerra civil y sobre todo de postguerra, de reivindicación, de logros, de esperanzas y también de frustraciones.
Fuerte y decidido en sus convicciones sociopolíticas, ha trabajado con mucha gente por polideportivos, casas de cultura, unidades de base, infraestructuras urbanísticas…, todas estas cosas que ahora parecen cotidianas, pero que en su inicio necesitaron el impuso vecinal y la dedicación de unos cuantos anónimos.
Y uno de ellos fue él. A día de hoy, Tomás, desde sus casi 80 años, reconoce sonriendo sentirse “orgulloso y agradecido por ser de Gros” y por pertenecer a un Barrio que hoy, si bien los tiempos han cambiado, “sigue trabajando por el bienestar del vecindario”.
Gazte eguna
Gazteok ere badegulako jaietan zer esana eta zer egina!
Jaietan Gros kolorez janzten da, urtean zehar lo dirudien auzoa berpiztuz. Momentu horietan gazteon parte hartzea beharrezkoa da, jai alai eta girotsuak egoteko. Gu gera jai dibertigarriak nahi ditugunak, beraz, nor izango da gu baino hobe horiek prestatzeko. Horregatik, jaietan ederki pasa, parte hartu eta lagundu!
Jaietan Gros kolorez janzten da, urtean zehar lo dirudien auzoa berpiztuz. Momentu horietan gazteon parte hartzea beharrezkoa da, jai alai eta girotsuak egoteko. Gu gera jai dibertigarriak nahi ditugunak, beraz, nor izango da gu baino hobe horiek prestatzeko. Horregatik, jaietan ederki pasa, parte hartu eta lagundu!
-Groseko Gazte Asanblada parrandan eta lanean!
Gazte Asanbladaren egitaraua:
Ostirala, 19:
16:00tan Koadrilen arteko bazkariaren ondoren bakarrizketak
17:00etan elektrotxarangarekin batera auzoko kaleak alaituko ditugu!
Eta kontzertuak bukatzean…gazte jolasak!!!
jaietan zehar…
piropo txapelketa karpan
hiltzailearen jolasa
-iazko jaietan ere…
gazte asanblada auzoa sorgintzen!
Aurreko urteko jaietan erabaki genuen gazte eguna sorginez janztea. Horretarako, jaiak baino lehen tailerrak egin genituen mozorroetako txanoak prestatzeko eta sorgin dantza ikasteko, eta estropezuak egon arren lortu genuen talde txukuna sortzea. Jarri ginen dantzan Txofre plazako karratu gorrian, jaiak girotu eta alaituz.
Katalunia plaza ere girotu genuen, txoznak mozorrotu, edabe magikoa banatu… Eta umeek akerbeltz-ekin beldur piskat pasa zuten arren, primeran egon ziren gazte egunean.
-Kortxoenea gaztetxeak 3 urte bete ditu!
Kortxoenea Gaztetxeak hiru urte daramatza gazteei (eta ez horren gazteei) aisialdi alternatiboa eskaintzen. Modu autogestionatu batean proiektu izugarriak aurrera ateratzen. Eta horregatik, gaztetxea ere heldutzen doala ospatzeko, egitarau oparoa prestatu genuen ekainean zehar gozatzeko.
Lehenik eta behin sortu berri den donostiako okupazio bulegoak tailer bat eskaini zuen gaztetxean, etorkizuneko okupazioei tresnak eskainiz. Hurrengo egunean, duela hiru urte berpiztu genituen indianoeneko jaiak bizilagunekin batera antolatu genituen ( merendola, humeen jolasak, txokolatada…). Hilaren 22an, LEKA jaialdia izan genuen street art-ean aditua den jende asko bilduz, honek elkarren artean ikasteko aukera eman zigularik.
Euskal herrian zehar dauden gaztetxe ezberdinetako kideak ekarri genituen 27an, mahai inguru bat prestatuz esperientziak trukatu genituen ideia berriak sortuz. Azkenik, iritsi zen egun berezia, Kortxourrena. Auzoko gazte piloa bildu ginen bai goizean (nafarroa behera plazan umeentzako jolasak) eta bai bazkaritik aurrera antolatutako egitarau oparoan.
(Kortxoenea Bertso Eskolak egindako emanaldia, trikitixaz eta panderoz girotutako jinkana eta kontzertuak).
zorionak kortxoenea!
-LEKA jaialdia
LEKA jaialdia periferian eta periferiarako sorturiko kaleko artegintza jaialdia da. Hiriaren periferia, pentsamendu originalez, bizipen errealez, maitasun, gorrotoz, atsekabez, erradikaltasunez beteriko espazioa delako. Periferiak egiten du posible pentsamendu independientea, gaztetxea, ez ohikoa eta arraroa. Karrika jaialdiak guzti hauek batu, benetakoaren maitaleak gerturatu eta gezurraren maitale guztiak parte hartzera gonbidatzen dituelako.
-Ernai
Euskal Herrian emandako prozesuan parte hartu dugu Groseko gazteek, eta lan guzti horrek bere fruituak ekarri ditu. Gazte asko bildu ginen ZukGua prozesua aurrera ateratzeko, horrek gure arteko harremana sendotu zuelarik. Jadanik Ernai gazte antolakunde berria sortua da gure auzoan, eta ilusioz beterik gaude lanari ekiteko.
Talde indartsua gera, gauza mordoa prestatzen ari gara. Baina zure laguntza beharrezkoa dugu. Geroz eta gehiago, geroz eta indartsuago. Beraz, orain arte parte hartu ez duzuenei, animatu egingo ditugun deialdietara!
Ernai Gros
Groseko Kuadrilak
Kuadrilak beti izan gara Zipotz jaien partaide
Lanean zein parrandan gabiltza jaiak iraun bitarte, gure bluxekin auzoa koloreztatuz. Heldu, gazte zein haurrez osatuak, guztiontzako dago lekurik eta ekintzarik 4 egunetan zehar.
Atzera begiratuta ere hasiera hasieratik egon gara kuadrilak jaietan. Ezaguna da guztientzat kuadrilen jaitsiera adibidez; ura, hirina eta imajinazioa erabilita auzoan zehar egiten genuen guda hura. Umorea eta bihurrikeria nahastuz ibiltzen ginen auzoko kaleetan barrena. Egun, kaudrila jaitsiera ez badago ere beste hamaika ekintzatan parte hartzen dugu, kuadrilen arteko herri kiroletan, marmitako lehiaketan, edota kuadrilen bazkarian esaterako.
Urtez urte geroz eta kuadrila gehiago gara jaietan eta gure nahia geroz eta gehiago izatea da, auzotar guztiek gurekin batera jaietan parte hartzea alegia. Beraz, Groseko Kuadrilek dei egiten dizuegu lotsak alde batera utzi eta bluxak kalera ateratzen!
Euskal Herria Tropikala!!!
Zipotz jaietako lehen eguna, osteguna 18, mozorro gaua izango da groseko kuadrilek antolatuta. Aurten aukeratu dugun gaia Euskal Herria Tropikala izango da eta auzoa jai giroan murgiltzeko kamio bira, batxata dantza, mojito dastaketa eta beste hainbeste ekintza izango ditugu. Auzotar zein kanpotar guztiak gonbidatuta zaudete etxean dituzuen trapuak hartu eta gurekin batera jaiei hasiera …emateko.
Auzoko tabernek ere parte hartuko dute euren tabernak mozorrotuz eta guztion artean erabakiko dugu zein den giro onena jarri duena. Horretarako, hemen azpian aurkituko duzuen ebakigarria moztu eta uztailaren 18tik 21ra bitarte taberna guztietan aurkituko duzuen kutxa batean utzi ahal izango duzue zeuon iritzia. Jaietako azken egunean bozka gehien dituen tabernak sari paregabea jasoko du groseko kuadrilen eskutik, arratsaldean egingo dugun triki bertso poteoan.
Jaietan denon parte hartzea beharrezkoa da; mozorrotu, bozka eman, auzoko kaleetan barrena giroa sortu… bakoitzak nahi duen erara!
Kuadrilen egitaraua:
-Osteguna 18
Mozorro gaua: Euskal Herria Tropikala
19:00tan Txofreko Enparantzan – Pregoia
19:30tan Txofre Enparantzatik – Kamioi bira auzoan zehar
-Ostirala 19
Gazte eguna:
11:00tan Nafarroa Behera Enparantzatik- Senidetzea Alde Zaharrarekin
13:00tan Katalunia Enparantzan – Kuadrilen bazkari prestaketa
14:00tan Katalunia Enparantzan – Kuadrilen bazkaria
-Larunbata 20
12:00tan Nafarroa Behera Enparantzatik – Txaranga poteoa auzoan zehar
-Igandea 21
Euskal Jaia:
10:30tan Katalunia Enparantzan – Marmitako prestaketa
12:00tan Katalunia Enparantzan – Kuadrilen arteko herri kirolak
12:00tan Katalunia Enparantzan – Sagardo dastaketa eta txorizo postua
17:30 Txofre Enparantzatik – Triki-bertso poteoa auzoan zehar + tabernen mozorro lehaiketako sari banaketa
20:00tan Katalunia Enparantzan – Kuadrilen sari banaketa