buy replica hublot replica de relojes rolex

Nor gara

HERRIA: Donostia

AUZOA: Gros

JAIAK: Zipotz Jaiak

DATAK: Uztaileko hirugarren astean (hirugarren asteburua hartzen duen astea)

NOIZ HASI ZIREN: 1991 urtean ospatu ziren lehenengo aldiz orain “Zipotz Jaiak” bezela ezagutzen ditugun Groseko jaiak.

ANTOLATZAILEA: Groseko Jai Batzordea.

ZERGATIK?

Groseko auzoan aspalditik San Ignazio egunarekin batera antolatu izan dira jaiak (egun ere antolatzen direnak), baina jai hauek auzoko elkarte batek antolatzen ditu. Elkarte hau pribatua denez, auzotar batzuen artean jai herrikoiak egitearen beharra hasi zen zabaltzen. Auzotarren nahien araberako jaiak eta antolakuntzan edozein bizilagunak parte hartzeko aukerarekin egingo ziren jaiak izan behar zirela adostu zuten. Betiere San Ignazio-ko jaiak oztopatu gabe eta bi jaien arteko errespetua bermatuz.

Gainera, jai herrikoi hauetan edozein adineko bizilagunak parte hartzea bultzatu nahi zen eta mota ezberdinetako ekitaldiak egotea ere.

Auzotar talde txiki baten ideiarekin hasi zena jende askok gogo handiz hartu zuen eta horrela urtez urte ospatu dira Groseko Zipotz Jaiak.

Zipotz izena ez da hasierakoa. 1994 urtetik aurrera erabaki zen Groseko jaiek berezitasunen bat izan behar zuela. Leku gehienetan egun “santu” baten inguruan ospatzen dira auzo eta herrietako jaiak eta gure kasuan “santu”-rik behar ez genuela baina baste jaietatik bereiziko lukeen zerbait behar zela iruditzen zitzaigun, auzotarrek jaiak irudi edota pertsonairen batekin erlazionatzeko, eta horrela aukeratu zen ZIPOTZ pertsonaia, azken hamar urte hauetan urtez urte protagonismo handia hartu duena.

No comments yet.
No trackbacks yet.