buy replica hublot replica de relojes rolex

Santo tomas , Egitaraua:

10:00etan: Festaren hasiera
10:45etan: Zurriola Ikastolako ikasleen kalejira, trikitilariez lagunduta.
11:00etan: Herri kirol parte hartzaileak, Groseko Gazte Asanbladaren eskutik.
11:00etan: Kriki eta Kroki pailasoak.
11:45etan: Euskal Dantza ikuskizuna , Trebexka dantza taldearen eskutik.
12:00etan: Haurrentzat zuzenduriko tailerrak, Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak zuzenduta.
13:00etan: Ainhoa Mujika eta Iñaki Apalategi bertsolarien saioa.
13:30etan: Triki-bertso-poteoa auzoko kaleetan zehar.
13:30etan: Iparraldeko jokuak eta harri jasotzailea, Saralegi anaien eskutik.
14:00etan: 3, 2, Zast eta beste antzerki taldea, haurrentzat zuzendua.
15:30etan: Kantukikua erromeria.
17:00etan: Animalien erakusketa, Show de Gorritik zuzenduta.
18:00etan: Dultzaineroek girotutako Buruhandiak eta Erraldoiak.
19:00etan: GOZATEGI erromeria, Kultur Etxearen eskutik.
20:00etan: Zezen suzkoa.
21:00etan: Triki poteoa, Groseko Gazte Asanbladaren eskutik.

EGUN OSOAN ZEHAR TXISTORRA, EUSKAL ARTISAU ETA
EUSKAL PRODUKTUEN POSTUAK, ANIMALIEN ERAKUSKETA,
TXORIMALO LEHIAKETA IZANGO DUGU GURE JAI EGUNA GIROTZEKO,
BESTE EKINTZA ASKOREN ARTEAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ZURE INGURUKOEKIN GIROA SORTU ZAZU!

Santo tomas 2010

SANTO TOMAS 2010

Berriz ere Groseko santo tomasetan GOZATEGI!!!!

Santo tomas

Postua jarri nahi al duzu?

Groseko Santo tomasak

Dagoeneko, Groseko Jai Batzordea Santo Tomasak prestatzen hasi da.

Datak gainean ditugu eta jakinarazi nahi dugu Azaroak 26ean, Ostirala, auzoko Santo Tomas egunean, Txofre Plazan txistorra postua jarri nahi duten elkarte, eragile eta taldeekin bilera deitu dugula, atsaldeko 20´00etan Groseko Auzo Elkartean, Nafarroa Behera, 6º baxua.

Postuak banatzerako orduan, auzoko eragileei, zein postua jartzen urteak daramatzatenei ematen diegu lehentasuna. Esan, 13 postu inguru jarri ohi ditugula, eta esandakoak banatu ondoren, libre gelditzen diren postuak, bileran bertan egiten den zozketa baten bidez banatzen ditugula, gainontzeko eragileen artean.

Animatu zaitezte, giro paregabean egongo gara eta, non egun osoko planteamendu eskaintzen dugun, kale antzerkiak, artisauak, herri-kirolak, bertsolariak, erromeria, kantu-jira, eta beste ekintza asko tartean izanik.

Bilerara etortzerik ez baduzue, edo informazio gehiago behar izatekotan, grosekojaiak@yahoo.es helbide elektronikoaren bidez edo 943 323 216 telefonoan mezu bat utziaz, gurekin harremanetan jar zaitezkete.

Laister arte!

GROSEKO JAI BATZORDEA.

———————————————————————–

La Comisión de Fiestas de Gros ya ha comenzado a preparar la Fiesta de Santo Tomas.

Las fechas se nos echan encima, y queremos notificar que el 26 de Noviembre, Viernes, se va a llevar a cabo una reunión para asignar los puestos de chistorra que se van a poner en la Plaza del Txofre, a las sociedades, organismos y grupos que estén interesados, a las 20´00 de la tarde, en el nº6 bajo, de la Plaza Nafarroa Behera.

A la hora de asignar los puestos, damos prioridad a los diferentes organismos que pertenezcan al barrio, como valorando también la antigüedad de los que lleven años participando. Decir, que solemos poner alrededor de 13 puestos por lo que los puestos que quedan libres se asignan entre los demás organismos, mediante un sorteo que se realiza en esa misma reunión.

Animaros, ya que vamos a estar en un ambiente inmejorable, donde ofrecemos un planteamiento que abarca todo el dia, con actividades como, teatros de calle, artesanos, deportes rurales, bertsolaris, romería, kantu-jira, entre otras muchas.

Si no podéis asistir a la reunión o necesitáis más información podéis poneros en contacto con nosotros en el correo electrónico, grosekojaiak@yahoo.es como dejando un mensaje en el 943 323 216.

Hasta pronto.

COMISION DE FIESTAS DE GROS.

Kaixo!!!!!!!

Webgune berria martxan jarri dugu