Marta Olalde (Urban 13 kolektiboaren kidea)

“Herriak zentru munizipaletan ekitaldiak egiterik ez izatea da Kortxoenean hainbeste elkarte biltzearen arrazoia”

Urban 13 Zipotz jaietan parte harzen duen elkarte finkoa da. Txofre plazako lurraren gogortasuna zein den egiaztatzera bultzatu ditu auzotar asko, kasko bat buruan eta hip hop-musikaz lagundurik. Eta hori guztia, beste batzuek spray tartean eskuak zikintzen zituzten bitartean, grafiti festan parte harízera animatuta. Baina Urban 13 ez da rap munduan murgilduta dagoen talde bat bakarrik, edozein motako arteari lekua egin nahi dion kolektiboa da. Horregatik, azken denboraldian, Barra-barra elkartearen barnean integratu da, “underground arteak” dituen adar guztietara iritsi nahian: Kortxoenena gaztetxean dute orain bilera puntua, eta grosen, bizimodua.

-Aurten ere jaietan egongo zarete.
Bai, aurten ere Txofrean izango gara gure spray eta panelekin ostiralean. Gainera, dantza saioan, breakdanceaz aparte kapoeira eta perkusioa sartu nahi dugu.

-Finkoak zarete.
Groseko jai batzordeak urtero eman digu egun bat auzoan ekitaldiak egiteko eta aitortu behar dut Urban 13 beti izan dutela kontutan, tratu on bat emanez eta espazio bat eskainiz. Zipotz jaiak, Porrontxoekin
batera, grafiti festa ospatzen jarraitu duten jai popular bakarrak izan dira, nahiz eta Donostian debekatua egon urte askotan.

-Baina zer da Urban13?
Urban 13 grosen genuen dendaren izena zen, 2006an ¡reki genuena. Duela urte eta piko elkarte bihurtu genuen, baina bere oinarria Intxaur dantza elkartean du. Bertan grafiti festak, raperoak, break dantzariak eta DJak biltzen genituen, klase estra eskolarrak eman genituen hamar urtetan… baina txikia gelditu zitzaigun. Gainera Intxaurrondo auzora zegoen bideratua bereziki, bertako hezitzaile eta elkarteekin batera.

-Nork osatzen du kolektibo berria?
Jende mota askok Gure inguruan izan dugun jendea artistak izan dira, azken batean. Orduan dendara etortzen zitzaizkigun hitz egitera, rapeatzea…

-Zein da zuen helburua elkarte bezala?
Kultura, kultura, arte, arte. Eta artistak bultzatzeaz gain, gazteen kezkak jasotzea. Pixkanaka-pixkanaka, elkartea bera izan da gazteen mundura bideratu dena.

-Eta urteekin helburu hori aldatu egin da?
Handitu. Orain antzerkiarekin ere hasi gara. Gure adinakoak ere parte hartzen hasi dira zenbait gauzetan, nahiz eta margolari edo “anarko-punkiak” izan… beraz, Urban 13 kolektiboa nabarmen handitzen hari da. Musika afrikarra sartu da ere, baita kapoeira eta mimika. Pilo bat dago oraindik lantzeko.

-Hip hop-aren mundua aldatu egin delako?
Aldatu zen,modan jarri zelako, estetikarengatik, batik bat.

-Gazteak dira orduan aldatu direnak?
Ez, gazteek oraindik gauza pila bat dauzkate esateko, denuntziatzeko, ateratzeko… eta, nire ustez, beti egon dira eta egongo dira haiek entzuteko prest dagoen norbaiten bila. Belarria jarriz gero konturatzen zara gazteak beti gazte direla: barruko gauzak atera eta ekintza berriak egin nahian.

-Gazteei bideraturik dagoen elkarte bat da, orduan.
Ez, guk, berez, kolektibo intergenerazional bat osatu nahi dugu.

-Arteak ez duelako adin konkreturik?
Horren froga indarkeri matxismoaren kontrako egunean berdintasun sailarekin batera egiten ditugun ekitaldiak dira. Bertan emakume pilak nahi du parte hartu, nahiz eta adin desberdinekoak izan. Jende mordoa dago gauzak egin nahi dituena, ez bakarrik gazteak hormonalki astinduak daudelako. Baina instituzioetara jotzen duzu ekitaldiren bat egiteko eta beti dabiltza “bederatzi urtetik 16ra”, “13 urtetik 18ra”, “55 urtetik gorakoentzat” sailkatuz, baina gero 40 urtekoentzat ez dago ezer.

-Baina instituzioen bidez Gaskan ospatzen den txikien danborradaren aurkezpenean egin duzue dantza, baita Boulebardeko kioskoan Olatu Talka proiektuan eta Aieteko liburutegiaren inaugurazioan.
Eta kiosko berean 15-M-ko kanpaldian ere. Ideologia politikoek ez dute arteaz ulertzen eta proposatzen dizkiguten ekitaldiak gure helburuekin bat datozenean, zergatik ez dugu parte hartuko? Hori bai, Odon Elorzak grafitia debekatzen zuen diktatu bat egin zuela jakin genuenean, berehala subentzioak eskatzeari uko egin genion. Gure helburuetako bat arte hori bultzatzea bazen, gure ideiek ez ziguten diru laguntza horietaz baliatzen uzten. Kontsekuentea izan behar zara.

-Eta orain, Kortxoenea gaztetxean ari zarete.
Bai, ekitaldi sozial mordoa egiteaz gain, aktibitate kultural eta artistiko asko egiten direlako. Horren adibidea aurten Indianoene kaleko jaiak berreskuratzearen ekimena izan da, bizilagunen laguntzarekin batera egindakoa. Zentro ofizialak nahiko itxiak daude aktibitate berriak egiteko garaian salak kobratu edo traba administritatiborik jarri gabe uzteko. Izan ere, nahiz eta Udaletxeko gobernua aldatu, bertan lan egiten duten teknikariak betikoak izaten jarraitzen dute. Eta argi dago: herriak zentru munizipaletan ekitaldiak egiterik ez izatea da Kortxoenean hainbeste elkarte eta kolektibo biltzearen arrazoia.

-Zer eskaintzen diozue Kortxoeneari.
Urban 13 bezala, hip hop-aren mundua jende gaztearekin. Barra- barra kolektiboaren barruan artista anarkista, punky eta mugimendu underground-ak, 80 urteetako filosofia kutsu batekin. Bertako kideak helduagoak dira, politikariak, soziologoak, artistak… baina aitortu behar dut Kortxoeneako kideak guri ere gauza asko erakusten ari direla ere.

-Eta lan asko egiten ari zarete gainera.
Bai, ero bihurtzen ari gara, astebururo agenda ekitaldiz betea dugu.

-Eta Zipotz jaietako ekimenez aparte, baduzue beste ezer programaturik?
Aste Nagusian, espero. Baina oraindik ezin dezaket ezer aurreratu.

Xolomo, Urbeltza tabernako nagusia

“Tabernari bezala, beti kritikatu izand dut komertzioek jaietan parte ez hartze hori”

Zumarragatarra, 34 urte eta Urola Garaiko taberna askotan lanean ibilitakoa. Ezizena iparraldean ospatzen zen Kanbo 2000 topagunetik datorkio. Bertan egin zituen bai bazkari nola afari guztietako protagonista bakarra, edaria alde batera utzita, solomo ogitartekoa izan ondoren, lagunek ez zioten halako zerri betekada barkatu nahi izan… geroztik, Xolomo bezala da ezaguna. Bere eskualdeko lokaletan tragoak banatzen 12 urte eman ondoren, amak Donostiara lanera etortzeko aukera eman zion, gaur egun Urbeltza den taberna irekitzeko proposamena eskainiz. 2011ko San Ignazio egunean, tabernako ateak ireki zituen estreinakoz, txalaparta eta trikitilarien musikaz auzotarrei ongietorria emateko. Eta nahiz eta urtebete ez pasa Jon Ander Moratinas Galtzada Nagusira iritsi zela, Urbeltza taberna Groseko poteoan nahitaezko geldialdia bilakatu da dagoeneko.

-Oso ondo integratu zarela esaten dute…
A bai? Nork esan dizu hori?

-Zein izan daiteke sekretua?
Ez dakit sekretu konkretu bat egon daitekeen horretarako. Agian, nire izaera mota hemengo gazteetan ere aurkitu ahal izan dudala esango nuke, baina ez dakit hori izan daitekeen.

-Zer ezagutzen zenuen Donostiaz?
Gutxi. Edo, ia ezer ez. Alde Zaharra batez ere, parrandara etorria nintzelako. Eta bere plaiak.

-Eta Grosetik?
Shock denda eta baita Marruma taberna ere, baina Gros auzo bezala ezta ezagutu ere.

-Zein zen Donostiarekiko zenuen ikuspuntua etorri aurretik?
Ba, Noñosti, noño batzuk. Baina orain aldatu egin da niretzat. Lehen mespretxuz esaten nuen, orain maitekorrago.

-Zertan aldatu da ba?
Lehen ez nuen ikuspuntu zehatz bat hiriaren inguruan. Baina Donostia uste baino gazteagoa eta zirikatzaileagoa dela konturatu naiz. Ciudad dormitorio-tzat nuen orain arte, baina auzoan lan egiten duen jendea badagoela ikusi dut, baita bertan ondo pasatzeko gogoa duena eta gauzak egiteko prest dagoena ere. Auzo honek indarra du.

-Nola jaso zaitu Grosek?
Espero baino hobeto, egia esan. Pentsatu nezakeena baino beroagoa izan da auzo honek egin didan harrera. Eta denbora gutxian, gainera. Egin dudan lagun-artea urtebetean egitea zaila da. Ia herrian bezala sentitzen naiz, oso antzekoa egiten zaizkit hemengo lagunak; hori bai, herrikoek niretzat duten garrantzia haiei ukatu gabe.

-Auzo hau berezia dela esango zenuke Donostiarekiko?
Bai, dudarik gabe.

-Zerk egiten du desberdina?
Groseko gazteriak egiten du, batik bat, berezia. Bai jaiak antolatzeko, bai eraso sexistei nola polizialei aurre egiteko prest dagoelako beti. Zumarragan nengoenean ez nuen Groseko auzoak egiten zuen lanaren inguruan inongo berririk jaso; eta benetan harritu nau aurkitu dudanak.

-Zein da diferentzia herrian lan egitetik hirian egitera?
Desberdintasunak minimoak direla uste dut. Jendearen ohiturak diferenteak dira direla esan liteke. Esate baterako, ordutegiak ez dira berak. Herrian egun guztian zehar jendea daukazu tabernan, Donostian, ordea, ordu konkretuagoetan batzen dira zer edo zer hartzeko.

-Nola da eguneroko lana hemen?
Nik 11.00tan zabaltzen ditut ateak. Goiz partean poteadoreak ibili ohi dira. Pixka bat beranduago, eguerdi aldera, ikasleak, langileak eta, noski, eguerdiko poteadoreak etortzen zaizkit. 15.30ak inguruan itxi egiten dut eta 17.00tarako irekitzen dut berriro. Baina arratsaldeak eguraldiaren arabera izaten dira.

-Orduan, badira desberdintasunak herriko bizimoduarekin.
Auzoak geldialdiak ditu, baina herri guztietan bezala. Egia esan, nik Gros herri moduan ulertzen dut, herri kutsua duelako bere jendeak. Eta hau jaietako prestakuntzan ikusi daiteke. Nahiz eta hiritarrak direla jakin, herri jarrera hartzen dute, auzotarrentzat egiten direlako ekitaldiak, beste mota bateko publiko bat bilatu gabe. Hemengoak direnez, gauzak hemen egin behar direla pentsatzen dute. Eta hala egiten dute.

-Auzoko jaiak aurten ezagutuko dituzu estreinakoz.
Bai, lehenengo aldiz. Eta zer giro dagoen ikusteko gogoa dudala aitortu behar dut. Nahiz eta instituzioek hala esan, jaiak ez dira mozkorraldi bat bakarrik: kultura bultzatzeko modu bat dira; jendea kalera ateratzen delako giroa berotu eta ondo pasatzeko. Eta tabernari bezala, beti kritikatu izan dut komertzioek jaietan parte ez hartze hori. Asíque nos vamos a tirar a la piscina…

-Orduan, zuk ere parte hartzeko asmoa duzu aurtengoan.
Bai! Tabernan, Udaletxeko ordutegiak uzten didan guztian. Gainera, ekitaldi bereziak izango dira Urbeltzan ere jai egun horietan.

-Esate baterako.
La Jodedera musika taldea etorriko da ostegunean, txupinazoaren ondoren. Leitzan bizi den grosero batek, Bap taldeko baxua denak eta beste bi kubatarrek osatezen dute taldea eta euskal eta kubako kantak fusionatzen dituzte. Giro polita egongo da. Hurrengo egunetan monologoa izango da tabernan eta, gauero, goizeko 4.00ak arte DJ diferenteak ekarriko ditut, mota guztitako musika jarriko dutenak

-Eta txosnetara ez zara hurbilduko?
Txosnetan ere, noski! Esku bat botatzeko edo zerbait hartzeko. Baina denbora izanez gero jolasetara joateko asmoa daukat. Yo por mojarme…

Maddalen Lizaso, Jon Izagirre eta Xotil Natke

Gazte eta talde

Groseko Zipotz jaiei hasiera emateko egun gutxi falta dira. Bizilagun mordoa dabil lanean buru belarri musika, jana eta ekitaldiak falta ez daitezen, baina jaiei bere kolorea ematen dietenak koadrilak dira beraien alkandora deigarriak soinean dituztela. Aurtengoan, ordea, giroa berotzeaz gain, egitarauaren sorreran parte hartu nahi izan dute, ekitaldi berriak proposatuz eta antolakuntzan lagunduz. Baina haien
betebehar garrantzitsuena, urtero bezala, faiei bere mamia ematea izango da, ajeetan humore ona jarríaz eta auzoa esnatzera behartuz lau egun luze eta ero horietan. Koadrila horietako kideek ez dute zertan adin berekoak izan, ezta perfil bera eduki, baina gauza bat badute berdina: denak gazte dira, auzoa ezagutzen dute eta bertan pasatzen duten denbora primerakoa izaten da.

-Maddalen Lizaso: “Jaietan ekintzetan parte hartu behar da eta kalean ibili!”
-Koadrila. Gaisus.
-Lagun kopurua. Hamar.
-Neskak ala mutilak? Denak neskak.
-Nola elkartu zineten? Gehienak ikastolako gelakoak gara, bat izan ezik. Aurtengo alkandora… morea eta marrazki bat atzean duela.
-Zein afizio dituzue? Koadrila erdia udalekutan eta besteak hondartzan,parrandan udaran. Neguan berriz gehienak kanpoan ikasten du eta elkartzen garenean marruman afaltzera, eskiatzera, mendira…
-Txoko bereziren bat. Lehen trinitate plazako izkina bat, orain ez dugu horrelakorik.
-Zeintzuk dira koadrilaren jairik maitatuenak? Piraten Aste Nagusia, Lesaka, eta San Juanak.
-Zer egin daiteke arratsalde batean?
Gaztetxera ¡go!
-Eta jaietan? Ekintzetan parte hartu eta kalean ibili.
-Pasa den urteko musika talde gogokoena. Xalbala! Giro ona jarri zuten: mozorrotuta egin zuten kontzertua eta auzokoak deira.
-Eta ekitaldia? Danborrada! Denak atera ginen eta primeran pasatu genuen.

-Jon Izagirre: “Aurtengo jaietan, bereziki, Habeas Corpus eta Txemak kontzertuan ikusi nahi ditut”
-Koadrila. Mama Ladilla.
-Lagun kopurua. Sei, zazpi inguru.
-Neskak ala mutilak? Biak.
-Nola elkartu zineten? Auzoko parrandetan.
-Adin berekoak? Ez, ezberdinekoak.
Aurtengo alkandora… blusak aspaldi atera genituen, eta beti bezala gorriak izango dira.
-Zein afizio dituzue? Udan, herri guztietako parrandak bisitatu eta ezagutu, neguan berriz Urbeltzan pasatzen ditugu ordu gehienak.
-Zeintzuk dira koadrilaren jairik mai-tatuenak? Lesaka, Lizarra eta Porrontxoak.
-Zer egin daiteke arratsalde batean? Egiten ez ditugun gauza mordoa, gu tabernan sartuta egoten gara.
-Eta jaietan? Urbeltzatik txosnetara eta txosnetatik urbeltzara.
-Eta ekitaldia? Elektrotxaranga poteoa auzotik.
-Aurtengo zein ekitaldirako duzu gogo gehiago? Akelarrea eta edabe magikoetarako!
-Eta zein kontzertu nahi duzu ¡ikusi bereziki? Habeas Corpus eta Txemak!
-Badaukazue “grito de guerra” bereziren bat? Mama ladilla y su puta cuadrilla!

Xotil Natke: “Akelarrea ospatzeko gogoa daukat, ekitaldi berria delako aurten”

-Koadrila. Errape.
-Lagun kopurua. Hogei inguru
-Neskak ala mutilak? Denak mutilak.
-Nola elkartu zineten? Ikastolan.
-Adin berekoak? Ez, ikastolako hiru belaunaldi ezberdinek osatzen dugu. Aurten alkandora… berria egin dugu, hori kolorekoa.
-Zein afizio dituzue? Udaran: ostegun sozialak Skanner tabernan, kirola apar artean, parriladak, hondartza…Neguan, berriz, irteeratxoren bat elurretara eta mendira.
-Txoko bereziren bat. Asko: muroa, gaztetxea, auzoko taberna ezberdinak…
-Zeintzuk dira koadrilan jairik maitatuenak? Santo Tomas eguna, San Sebastianak, estropadak…
-Zer egin daiteke grosen arratsalde batean? Imaginazioak ematen dizun edozein gauza egin daiteke.
-Eta jaietan? Beste horrenbeste, baina pixka bat gehiago!
-Pasa den urteko musika talde gogokoena. Xalbala.
-Eta ekimena? Presoen aldekobazkaria.
-Aurtengo zein ekitaldirako duzu gogo gehiago. Akelarrea, berria delako.

Kortxoenea Gaztetxea

2 Urte Ametsak eraikiz errealitatea irauliz

Bi urte. 731 egun eta hamaika abentura. Horixe izan da 2010eko ekainaren 26an Indianoene kaleko kortxo fabrika zaharra okupatu genuenetik bizi izan duguna, abentura bat beste baten atzetik.

Okupazio horren atzean nagusiki Groseko Gazte Asanblada egon bazen ere, gaztetxeak tresna gisa eskaintzen zizkigun aukerak ikusirik asko izan dira bi urte hauetan bertatik igaro diren kolektiboak, besteak beste Ultramarinos antzerki taldea edo Donostiako Autodefentsa Feminista Taldea.

Gauzak honela, garrantzitsua iruditzen zaigu auzoari egun Kortxoenea osatzen dugun kolektibo ezberdinak aurkeztea, horixe baita gure aniztasunaren, eta finean garenaren isla garbia:

-GROSEKO GAZTE ASANBLADA:
Gaur egungo gazte asanblada 2000. urtean sortu genuen. Lehenengo bilera Kultur etxean egin genuen urte horretako abenduan eta jende ugari etorri zen. Hasiera batean martxa hartzea kostatu bazitzaigun ere ekimen ezberdinak burutu genituen, gau misteriotsua, ipuin kontalaria…

Lehenengo bilera hauetan auzoan genuen gazte aniztasuna eta gure artean zegoen ezagutza falta ikusirik aisialdi eredu alternatiboak jorratzea erabaki genuen, orduko ereduak ez baitzuen lortu nahi genuen auzo giroa bultzatzen.

Denborarekin aisialdia jorratzetik auzoko gazte problematika ezberdinak lantzera igaro ginen, adibidez gune liberatuen aldeko borroka, bizitza autogestionatzen laguntzeko eta gure buruak hezteko tailerrak eta abar. Hori guztia beti ere aisialdian oinarrituz.

Lehenengo urteetan ez genuen batzarrak egiteko leku finkorik, eta kalean egiten genituen bilerak, baina 2001etik aurrera auzo elkartearen lokaletan bildu izan gera, 2010eko ekainaren 26an Kortxoenea okupatu genuen arte.

-ARTEXIVU DANTZA AFRIKAR TALDEA:
Artexivu musika eta dantza tradizionala egiten duen taldea da. Bertan artea kultura ezberdinetatik garatzen duten lagunak elkartzen dira beren herrietako musika eta dantzaren bitartez adimen lokartuak esnatzeko asmoarekin. Horretaz gain beren kultura babestu eta zabaltzea dute helburu. Bertako kideek sorkuntzaren artearekiko errespetua eta grina sentitzen dute eta ez diote berau komunikatzeari mugarik jartzen. Artexivuk Xivuchanan du bere jatorria, hitzaren esanahia “ESNATU” delarik changana jatorrizko hizkuntzan, Mozambique hegoaldeko Gaza probintziatik datorrelarik.

Afrikako instrumentu eta dantza tradizionalak darabiltzate. Instrumentu horiatko asko beraiek egiten diztuzta, adibidez djembe, dundun, xitende, xivocovoco edo xicovia, eta xigubo bezalako dantzak, garaiko gerlarien dantzak, dituzte oinarri.

-DONOSTIAKO AHT-aren AURKAKO TALDEA
Donostiako AHT-ren Aurkako Taldeak Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko bultzatzen diren herri mailako dinamiketan eta Euskal Herriko dinamika orokorretan jarduten du.

Proiektu honek lurralde nahiz pertsonekiko kalte sozio-ekonomiko eta ekologikoak larriak ekarriko lituzke. Baina, ez dugu soilik AHTarekiko begirada kritikoa bereganatzen, txikitzaileak diren beste megaproiektu ezberdinen kontrako dinamiketan ere laguntzen saiatzen gara.

Aldi berean, kritika ez da AHTari mugatzen, baizik eta eredu sozial, ekonomiko eta politikoa da kritikaren erdigunean ipintzen dena. Bultzatzen diren dinamikak, alde batetik, informatiboak dira (panfletoak, artikuluak, idatziak, aldizkariak, hitzaldiak,…) eta, bestetik, mobilizazioan oinarritutakoak (kontzentrazioak, manifestazioak, desobedientzia zibileko ekintzak,…).

Bukatzeko, herri dinamika eta lan ildo hau Euskal Herria mailan koordinatzen diren talde ezberdin jardutean eta mobilizazio orokorragoetan txertatuta dauden dinamiketan murgilduta dagoela azpimarratu beharra dago.

-URBAN 13 KOLEKTIBOA
Urban 13 Kolektiboa Hip-Hop, Breakdance, graffiti, dj, eta rap-aren mundua oinarri dituen eragile kulturala da. Horretaz gain, beste diziplina artistiko eta kultural ezberdinak lantzen ditu, hala nola ballet klasikoa, garikidea, funkya, afrikarra, dancehall-a etab. dantzari dagokionean; oleo, grabatu eta collageen erakusketak, kustomizazio eta txantiloi tailerrak; performancea…

Horretaz gain kontzertu eta jardunaldi ezberdinak antolatzen dituzte, jai batzorde ezberdinekin elkarlanean aritzen dira, baita Barra-Barra Kolektiboarekin, kale hezitzaileekin eta berdintasun departamentuarekin.

-DANTZA GARAIKIDEA ETA AFRO GARAIKIDEA
Oinarria dantza garaikidea izanik Guinea Conakryko dantza tradizionalakin nahasketa egiten dugu.

Saio desberdinak egiten ditugu: Garaikidea soilik non bat-batekotasuna, kontakt dantza eta koreografia lantzen dugun Afrikar tradizionala, Guinea Conakryko dantza tradizionalak dantzatzen ditugu, perkusioa zuzenean eta guzti eta azkenik haien arteko nahasketa bat.

-KORTXOSERIGRAFIA
Kortxoeneako serigrafiak herri mugimenduari, talde zein norbanakoei tresna bat eskaini nahi die, beren proiektuak aurrera eramateko lagungarri izatea espero duen tresna. Serigrafiak aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu, kamisetak, banderak, kartelak, eskulanak… eta beharrezko tresneria eskura edukiz gero, edonor izan daiteke horrelako lan bat aurrera eramateko gai, eta serigrafiak nola funtzionatzen duen jakiteko tailer ezberdinak antolatzen ditugu.

Serigrafia erabiltzearen trukean, proiektu honek biziraun ahal izateko laguntza eskatzen da, besterik ez.

-BERTSO ESKOLA
Badira ia bi urte Groseko bertso-eskola martxan jarri genuela. Balkoi batetik eroritako lorontzi batek buruan jo zigun, eta hizkuntzarekin jolasteko gune hau sortzea bururatu zitzaigun. Eta orain arte, buruko zauri hartaz aparte, oso momentu goxoak biziarazi dizkigu. Gure bideoak Hitzetik Hortzera-n atera ziren egun hura azpimarratuko genuke bereziki. Ekitaldi, afari eta abarretan kantatzeko aitzakia emateaz gain, bertsoak gure bizitzari 3. dimentsioa ireki dio, bertso-dimenssiondeiturikoa (Iker Jimenez fenomenoa aztertzen ari omen da). Bertsoari esker hizkuntzarekiko harreman arraroa garatu dugu, irrizkoa. Baita ere, igande arratsaldeek produktibitate pixka bat izan dezaketela ikasi dugu (hori da gure zitaren eguna; dena den, gure abokatuak negoziatzeko prest dagoela esan digu).

Ez gara profesionalak, ez gara amateurrak, ez gara lehiakorrak, ez gara serioak, izatez ez gara gure baitakoak ere. Sokratesen esaldiari jarraiki, “ezer ez dakigula soilik dakigu” eta bizitza filosofia horrekin bat egiten duen edonori ongi etorria egingo diogu bertso-eskola kafkiano honetan.

Silveiraren errimategi propioa interesatzen bazaizu (txabal, igual, subnormal), Miren Amurizaren kantukeraren inguruan zure iritzia azaldu nahi badiguzu, Triste bizi naiz eta doinua bakarrik badakizu, lagunak parrandan zirikatu nahi badituzu edo zure maiteari bertso hunkigarri bat idatzi, hau da zure txokoa.

Besterik gabe, jaso ezazu gure agurra eta gogoan izan ezazu Facebook orrialdea dugula (Kortxoeneako bertsoeskola). Bistan da, modernizatu ala hil! Bertso-dimenssioan murgildu nahi duenak uso mezulari bat bidal dezala edo jar dadila gurekin harremanetan.

Edonork has dezake bertsoen bidaia
Euskara ta gogoa dira ekipaia
Nahiz ta pentsa kopla bat dela Himalaia
Eskolan entrenatzen ez da horren zaila!
Astero biltzen gera asteburuetan
Igande arratsaldez, bazkalondoetan
Dibertitu ohi gera errimaren bueltan
Etorri nahi duenak lekua du bertan!

-BARATZEKO PIKUAK
Gaztetxean badugu Amazonia deituriko orube txiki bat, gure gune kuttuna, eta bertan aurkitzen dira gaztetxeko baratza, oilategia eta konpostadorak. Autokonpostatze proiektuarekin hondakin organikoak guk geuk konpostatzen ditugu, baratzerako ongarria lortuaz. Horretaz gain Gipuzkoa Zero Zaborrekin batera jardunaldi ezberdinak antolatu ditugu Errauskailuaren eta hondakinen kudeaketaren afera lantzeko.

-ZARATA GELA
Gaztetxeko beheko pisuan musika talde ezberdinen topaleku den entsegu areto bat eraiki genuen, proiektu honen helburua musikaren alorrean herri sorkuntzari tresna bat eskaintzea delarik. Egun 7 dira proiektu honetan parte hartzen duten musika taldeak: Txemak, Morghead, Xalbala, Thunderclash, Jolly Roggers, From The Aahes eta Groshero.

-TXOTXONGILO ZIRKU TALDEA
“Txotxongiloa bere jabeak maneiatzen du harien bidez, baina momentu batean hariak moztu eta, bizirik, askea da txotxongiloa.” Txotxongilo Kortxoenean osatzen ari den zirku taldea da. Urte hasieran zirku tailerrak burutu zituzten Kortxoenean, urtarrilak 6an, Errege egunean BUFOI EGUNA ospatu zutelarik. Zirkuaren mundua interesatuz gera jarri harremanetan txotxongilozirkotaldea@gmail.com

Go to Top